BEGIRADA SOMATIKOA edo GORPUTZ IKUSPEGIA, gure gorputzean eta gorputzarekin kontaktuan gaudenean gertatzen den alkimia naturala nola ematen den ikasteko sortutako espazioa da. Izan ere, bizi ahal izateko babestu gaituzten patroi fisiko, emozional eta mentalak eraldatzen ikasteko, eta bizitzaren hedapena sostengatzen duten beste patroi batzuekin jabetzeko.
Gaitasun alkimiko hau ez dago adimenean baizik eta zure gorputzaren jakindurian; zehazki, zure nerbio-sisteman. Eta funtziona dezan premisa bakarra behar duzu: zure gorputzean nahikoa seguru sentitzea.
Zuregan dagoen antzinako-sistema honen hizkuntza ikasteak, erregulatzeko ahalmenarekin harremanetan jartzeko aukera ematen dizu; bizi zaren egoerak aldatzeko gai izanda, berezko eraldaketa gerta dadin eta zure baitan leku seguru batean lurreratu ahal izateko.
Ez da magia. Biologia hutsa da. Zure izaera da.
“NIRE NERBIO-SISTEMAREN OLATUAK ERREGULATZEN DITUT”
Desiratzen duzun aldaketa ez dago zure adimenaren inteligentzian, zure gorputzaren jakiturian baizik.
Zure baitan segurtasuneranzko bidai bat bizitzeko aukera duzu.
Egun bateko aurrez aurreko 5 topaketa eskaintzen dira proposamen honetan eta hori baino askoz gehiago ere: topaketa-egunen artean, eguneroko bizitzan ikasitako tresnak aplikatzeko nahikoa denbora izango duzu zure erritmoan esperientzia integratzeko.
Helburua ZEU zara, zeure bizitzan.
“IKASI ETA IKUSI”
Ikusmen Naturalerako zure bide somatikoa
Begiak gorputz adimen batasunaren zubi-organoak dira.
Ikustea esperientzia sentsorial bat da, ikusmen-sistemaren, nerbio-sistema autonomoaren eta zentralaren funtzionamenduaren ondoriozkoa.
Nerbio-sistematik datozen gorputzaren, adimenaren eta emozioen patroiek eragina dute gure bisioan, eta neuroplastizitateari esker, eredu hauek aldatu ditzakegu eta ondorio bezala begirada aldatzean, ikustearen esperientzia naturalki eraldatu daiteke.
Begirada Somatikoa, ikusten duzunaren eta ikus daitekeenaren arteko zubia da.
Kontzientzia egoera jakin batean egiten da ikaskuntza, alegia, segurtasunez, jakin-mina pizten eta atsegin handiz.
Coach-a eta Mugimendu Inteligenteko hezitzaile somatiko ziurtatua, Anima Mugimenduko dinamizatzailea, “Begirada Somatikoa”ren sortzailea, Bates Eskolan teoria polibagalaren hezitzailea, Somatic Experiencing-eko profesionala eta SE-Spain-eko ekipo hezitzailearen partaidea.
+ INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA: 630930932 www.miradasomatica.com