Hatha Yoga, Kundalini Yoga, Diafreo, Haurdunaldirako Yoga, Meditazioa, Feldenkrais, Yoga terapeutikoa, Dantza presentzia, Mindfulness, Sat Nam Rasayan, Yoga Sutrak, ...

Hatha yoga
Hau da yoga estilo klasikoa. Hatha yogan, batera lantzen ditugu gorputza, adimena eta espiritua, tresnatzat asanak erabiliz –hau da, gorputz jarrerak–, baita arnas eta energia teknikak erabiliz ere. Horrek guztiak erlaxazioa, kontzentrazioa eta meditazioa errazten ditu.
Hatha yoga praktikatuz, gure izate osoaren konexio eta harmonia handiagoa lortzen da, gorputza malgu eta osasuntsu edukitzeko, burua lasai, eta bihotza zabalik.
Kundalini Yoga
Kundalini yoga deritzona diziplina sakratua da, eta tradizio handiko yoga-eskola. Yoga sistema dinamikoa, segurua eta eraginkorra da denontzat; ez du axola zein den zure adina, esperientzia eta egoera fisikoa. Praktika honek hainbat onura dakarzkigu: nerbio-sistema eta sistema glandularra indartzen laguntzen du, malgutasuna hobetzen du eta eraldaketa emozionala errazten du.
Klase baten barruan, hauek denak egiten dira: pranayama (arnasketa), kriyak (serie fisikoak), asanak (gorputz-jarrerak), mantrak, begi-fokuratzea, mudrak eta bandhak (energia bideratzeko), meditazioa eta erlaxazioa.
Diafreo
Diafreo Metodo Korporal Integratzailea da; bizitzak gure gorputzean inskribatu dituen korapiloak aurkitzera, onartzera, ulertzera eta askatzera gonbidatzen gaitu. Diafreon, gorputza da lan-tresna nagusia. Gorputzari entzuten, gorputza sentitzen eta gorputzean bizitzen ikasten dugu. Izan ere, badakigu hala egiten dugunean gure bizitzaren historia integratzen ari garela. Taldean eta bakarka lan egiten da. @diafreolineam
Meditazioa
Hilero-hilero, azken igandean, meditazio-saio bat antolatzen dugu, lasaitasunerako eta arretarako gune bat aurkitu nahi duten pertsona guztientzat.
Denbora tarte batez elkartzen gara, meditatu egiten dugu, eta te bat hartzen dugu elkarrekin.
Berdin dio meditatzen aritua zaren ala orain hasiko zaren lehen aldiz: hemen baduzu txoko bat zuretzat.
¿ Zure yogako tailerrak, meditazioa,taichi, astrologia, hitzaldiak, etabar ... egitekobaten bila zabiltza?
Guk, asteburutan, gure gela alokatzen dugu.
Prezioengatik galdetuiguzu.
Bo, 60 metro karratuko gela atsegin eta argitsua duen espazio bat da. Bere harrera, komuna eta aldagelarekin.
Kalefakzioa zoru beroemailea bitartekoa da.